88. iruzkina, 2002ko maiatzaren 1a

      Lurrikara Frantzian?

      Jean-Marie Le Penek Lionel Jospinen emaitzak gainditu zituenean eta Frantziako presidente hauteskundetako lehen itzulian bigarren postua kendu zionean, kazetari frantziarrak (eta mundu guztikoak) lurrikaraz mintzo ziren, Frantziako lurrikaraz. Gauzak honela Jacques Chirac-ekin aurrez aurre egitea lortu zuen hauteskundeen bigarren itzulian. Baina, zer gertatu zen benetan eta zer garrantzia du horrek? Izan ere bi galdera ezberdin daude galdera batean: Zergatik izan zituen hain emaitza onak Le Pen-ek? Eta zergatik izan zituen hain txarrak Jospin-ek? Emaitza, laburtuta, honakoa da; Le Penek ez zituela hain emaitza onak izan. Jospinek lortutako emaitzak dira benetan garrantzizkoak.

      Hauteskundetako emaitzak hein batean, jakina den modua, hautes sistemaren araberakoak dira. Le Penek %17 baino gutxixeago lortu zuen (eta bere kide ohi eta egun disidente den Bruno Megret-ek %2 baina piska bat gehiago, honela, bien artean %19a lortu zutela esan nahi du horrek). Egiazki, ez da hainbesterako. Le Pen eskuineko nazionalista xenofobo populista bat baino ez da eta hainbat gauzen nahasketarekin kortzen du berea; frantziar intsularitaterako deia, etorkinen aurkako zaborra, integrismo katoliko puntta bat eta antisemitismo tanta bat. Antiglobala da, Europaren kontrakoa eta amerikarren kontrakoa. Bere mugimenduan adierazle faszistak badira, baina gerra arteko parlamentuen aurkako mugimendu faszista paramilitarren mobilizazioa ez du nagusiki erabiltzen. Baina batek daki zer egin dezakeen boterea eskuratzen badu. Nahiko pertsonaia desatsegina da eta inork ez luke nahiko bere mugimenduak indar gehiago lortzerik, eta are gutxiago presidentetzarako hauteskundeak irabaztea.

      Hau guztia esanda, mendebaldeko edozein herritako hauteslegoaren %20ak Le Penek duen antzeko edozein programa onartzen du oinarrian, eta ia denbora guztian zehar. Baina hala ere, ez dute bere aldeko bozka ematen edota bere antza duen baten aldekoa ematen kasu guztietan. Zergatik ez? Honek bi arrazoi ditu: lehenengoa, herrialdearen une horretako egoera eta batez ere alderdi nagusiak deitzen zaien horien egoera; eta bigarrenik, hauteskunde sistema. Le Penek bere %17a lortu bazuen, ez Jospinek eta ez Chiracek hautesleei eskaintzeko ez zeukatelako izan zen (eskuinekoei, ezkerrekoei eta berdin erdikoei).

      Frantziaren sistema ez da oso ohikoa: presidentziala da baina bi itzulitan. AEBetakoa presidentziala da baina itzuli batean. Beste herrialde asko parlamentarioak dira eta hauen artean mi modutakoak daude: distrito bakoitzak kide bat hautatzen duena (Britainia Handiaren gisara) edota nolabaiteko modu proportzional bat dutenak. Estatu Batuetako sisteman alde politikoak partidu handi baten barnean lan egitera behartuak daude ia-ia, ez badute beren burua baztertuta ikusi nahi behintzat. Estatu Batuetan Le Penen %20a eskuin kristaua da, beno azken hauek eta belatzak. Alderdi errepublikarraren baitan egiten dute lan eta egun, gutxi gora behera alderdian nagusi dira; ez dute Pat Buchananen aldeko bozkarik ematen. Britainiar sistemak (parlamentarioa baina distrituko kide bakarra) Estatu Batuetan dauden moduko emaitzak ematen ditu. Gutxi gora behera "proportzionalak" diren beste sistema parlamentario batzuetan, Austria, Danimarka edo Herbeheren moduan, Le Penen modukoek bozka kopurua handia lor dezakete eta ondoren haien hitzarmenak ezarri. Austrian gobernura eraman zituzten tratu horiek. Holandako parekoak, Piet Fortijnek, gauza bera lortzeko asmoa du hurrengo hauteskundeetan.

      Frantziako sistema oso bestelakoa da. Bi itzulitan egiten denez, eta bigarren itzulira ongien atera direnak ailegatzen direnez, sistemak lehen itzulian alderdi txikiek haien indarra erakus dezaten bultzatzen ditu; bigarren itzulian aldiz, hobekien geratu den hautagai batengana biltzea eskatzen du (hau guztia hauteskunde legegileak baino lehen, hauek ere bi itzulitan egiten dira). Modu honek emaitza onak lortzen ditu,baldin eta hautagaiek proportzio nahiko lortuko dutela suposatzen bada eta gainontzekoek oso bozka gutxi eskuratuko dituztela. Denek oraingoan ere gauza bera gertatuko zela pentsatzen zuten eta Le Penen aldeko hautesleen gehiengoak bigarren itzulian Chiraci emanen ziotela haien bozka.

      Bi hilabete lehenagotik inkestek Chirac eta Jospinek emaitza onak lortuko zituztela adierazten zuten. Aldi berean, hiru hautagai zeudela hirugarren postu hori lortzeko. Aste ezberdinetan bakoitzak emaitza ezberdinak jasotzen zituen inkesta hauen arabera. Une zehatz batean, Chevènement izanen zelakoan egon ginen. Ezker jakobinoaren ordezkariak dira (nazionalista, krimenarekin eta etorkinekin gogorra, baina sozialista) eta Chiracekin nazkatuak zeuden hautesleen bozkak eskuratuko zituztelakoan zeuden. Gerora, ez zen hain argi ikusten eta betiko troskista den Arlette Laguiller agertu zen aurrekoaren lekuan. Betiko ezkerraren diskurtsoa zekarren honakoak eta nazkatuta zeuden komunista eta sozialisten botoa eskatzen zuen. Gero, Le Pen agertu zen, zeinak orain dela hilabete inkestetan %7ko emaitza zuen, zalantzarik gabe Chevènement edo Laguillerren aldeko bozka egin behar zuten askorena eskuratuz (%6aren azpitik geratu ziren). Le Penek ohikoa den protesta botoa eskuratu zuen. Bere nukleo gogorra ziurrenera %5 edo %7a izanen da.

      Gauzak honela, zergatik eskuratu zuen Jospinek Le Penek baino boto gutxiago? (bide batez esan dezakegu %1 baino ez zela haien arteko aldea). Bat bateko arrazoi asko egon ziren. Jospinek oso kanpaina txarra egin zuen. Denbora askoan bigarren itzuliko hautesleei aritu zitzaien, nolabait Chiracengandik ahalik eta hurbilen egoteko aldioro. Horrek egin zuen gauza bakarra hautesle batzuk lehen itzulian abstentziora jotzea izan zen edota hautagai txikiagoetara jotzea. Gainera, 1995ean egungo Gobernuaren alderdiak 3 baziren, oraingoan 5 izateak badu zeresanik; "ezker anitza" deitzen zaiona, Le Mondek "kudeatzeko ezkerra" deitzen diona, gobernuan dagoen ezkerrari buruz hitz egin nahi duenean. Guztien artean ezezagunena Christiane Taubira da. Bera Ezker Muturreko talde minuskuloko partaidea da. Haien lehiatzeko helburu bakarra itsasoaz gaindiko departamenduen parte hartzea baieztatzeko oinarria bermatzea zen. Bozken %1,19a lortu zuen. Parte hartu izan ez balu, ziurrenera bozka hauek guztiak Jospinentzat lirateke (ezker muturrekoak alderdi sozialistatik gertuago baitaude beste edozein alderditik baino). Taubiraren botoek Jospin Le Penen gainetik jartzea utziko zuketen eta orduan ez zen lurrikararik izanen. Izan ere oso posible izanen zen Jospinek bigarren itzulia irabaztea.

      Benetako afera Taubiraren hautagaitzaren tuntuntasunean ez dago beraz. Ekialdeko munduko alderdi sozialdemokraten beherakada ideologikoan dago benetako afera. Jospin izanen zen ziurrenera tradizionalki "ezkerrekoen" izan den hautagai sozialdemokrata. 1995eko kanpainaren zerrenda buru izan zen eta 1997ko hauteskunde legegileetan erabat ezkerreko tesiak eraman zituen (alderdi kontserbadoreak erdialdera bideratzera behartu zituen). Bain horrek hauteskundeetan ez zuen emaitza onik eman.

      Europa guztiko herrialdeetako alderdi sozialdemokraten arazoa (Estatu Batuetako demokraten arazoaren gisara) izan da, piskanaka gero eta erdialderago kokatu dutela euren burua; baita erdi-eskuinera ere, eta horrek antza ez ditu hautesleak asebetetzen. 1981ean jendeak dantza egin zuen kalean Mitterrandek hauteskundeak irabazi zituenean. Mitterrandek "beste gizarte baten" aldeko zina egin zuen. 1983an sozialistek, hizkuntza hori ahaztua zuten eta baita hitzemate hori ere.

      Denbora asko igaro da sozialistak haien burua marxistatzat ez dutenetik ezta iraultzailetzat ere. Baina egun, ia ez dira sozialistak ere (kanpaina honetan Jospinek bere kanpaina ez zela sozialista esan zuen. Merkatu librearen putzuak defendatzen dituzte, akaso tanta sozial txiki batekin. Sindikatuek lortutako eskubideen alde daude hein handi batean eta baita estatuko langileen eskubideen alde. Baina hor ere, makurtzen ari dira. Badute bestalde, "sozial- liberalak" izateko joera emakumearen eskubideak, gay eta lesbianenak, koloredun jendearenak, eta zertxobait etorkinen eskubideak bezalakoen alde jarriz. Honek esan nahi du bozken %20arekin baino ezin dutela jokatu, baina Le Penek beste %20arekin jokatzen ahal duen moduan. Gainontzekoa %60a da, eta egia esatera edo arrantzara joaten dira edo kolorerik gabeko erdiko alderdien alde ematen dute bozka, edota krisi nazionaletan mobilizatzera jotzen dute, George W. Bush bezalako jendearen alde eginez.

      Jospinen galtzea, lurrikara izan zen. Lurrikara aspaldi gertatu zen, ezkerrak ezkerreko izateari uko egin zionean, kasik zentroko ezker ikusgarri izaten hasi zenean. Kasu guztietan Frantzia ez da istoriarik okerrena. Bada garaia, munduko ezkerra deitzen den horrek bere norabidea zein den berrikus dezan eta baita bere hauteskundeetako estrategia ere, nola ez estrategia politiko orokorra ahaztu gabe.

      Immanuel Wallerstein (2002ko maiatzaren 1a)


      © Immanuel Wallerstein 1998, 1999, 2000, 2001.

      Copyrigth-ren jabegoa, Immanuel Wallerstein. Kopia eskubide guztiak bere eginda. Iruzkinak disko gogorrean kopiatu daitezke, euskarri elektronikoen bidez hedatu edo posta elektronikoaren bidez igorri, baina ezin daitezke inongo euskarri inprimatutan zabaldu copyright eskubideen jabe den pertsonaren baimenik gabe (iwaller@binghamton.edu).